ZU

Metro karratu batean ez du zoriak lekua

Zure erabakietan harresiak daudenean.

Hego haizeak tarteka dakar zinenaren usaina

besteen beharren begietan eten zenituenak.

 Zu ihesean eri, zure ametsen hilobian ezkutatzen zara, bidaiatzen.

Munduaren begietan, itsuaren azalean, nekez,

arnasa berritzen uzten duzu, irri gosez.

Oroimenaren bazterretan bizitza apurren bat badela

sentitzen duzun unean denbora pausatzen da.

Zu ihesean eri, zure ametsen hilobian ezkutatzen zara, bidaiatzen.

Zu ahantzitakoen errautsetan galtzen zara bakardadean,

bidaiatzen eri, bidaiatzen,

Zu, zugandik eta zuregana badela zain geltoki bat,

bidaiatzen eri, bidaiatzen..

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s