ETSITZEN ZAITU Duela urteak bakartu zutela beldurren sakonean bizia hautsi zitzaizun. Kristalak mututzen zituzten oihuez antsia betean erreguka ari zitzaizun. Errepideetan, garuna pausatzen, taupaden erritmoan barneak zulatu arte. Itxaropen labainkorrek balantzaka zuten maileguan hartzen, zureak hustu arte. Zure barne nekea ezkutaturik, isil-isilean. Zure irrien hareak, zentzumenetan hondoratzen dira. Bihotz elbarrian galtzen dela hartzen den guztia. Bere begietan, bere saminetan neurtzen duzu zeure zauria. Zure barne nekeak, kaleratzen dutenean, etsitzen zaitu. Zure irrien hareak, askatasun haizeaz, bakartzen zaitu. Share this:TwitterFacebookAtsegin dut:Atsegin dut Kargatzen...