AGIAN

lehendiska

Sinistu nahi nuen elkarren ondoan biziko ginela,

Sinistu egin nuen gure artekoak merezi zuela.

Sinistarazi zenidan aseezina nintzela,

ezbaika bakoitzean, errua nirea zela,

Zure haserretan burua galtzen nuela esaten zenidanean.

Irudikatzen nuela zorion faltsu bat…irudikatzen nuela.

Zure bihotz hotza berotuko nuela sinistu nahi nuen.

Aurrera egin ahala ikasiko nuela esaten zenuen.

Haserre zinenean, sinesbera nintzela,

zure ezinegona nik elikatzen nuela,

hitz zorrotzen ziztadak nire asmakuntzak zirela

biktimaren paperean, irudikatzen nuela zorion faltsu bat,

irudikatzen nuela zurekin bizi nahian.

Agian begiak ixten ditudanean ilunak egia argituko dit oraingoan,

agian ez dut izan nik erruaren zati bat,

agian ez dut galdu nik bidearen ekia.

Utzi iruzkina