ERRESISTENTZIA

Atzerako bidaietan nostalgia gailentzen da.

Gure ideien errautsek erretzen gaituztenean.

Non geldituko ote da bizirauten duen Herria.

Ukazioen korronteetan indarrak agortzen dira.

Oinazearen deskantsuan

Errausten hasiak al gara?

Erresistentziaren aldean zaila dela irabaztea,

Jakinik biziraun dugu urte luze hauetan.

Non geldituko ote dira gure sufrimenduak.

Non geldituko ote dira gure negar malkoak.

Oroimenaren irudiren baten arrastoan agian.

Bihotzen baten zaurietan ezkutaturik izango da.

Bide antzuan, fede itsuan ez ote ginen begira…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s