ON Herri lotia nahi dute isil eta otzana, Loeriak eta amnesiak jota dena. Munduari begiratzeko leiho bakarra dute haiek hezibide. Eztanda egin du bolbora dialektikoak Hartu dugu hitza eta agurtu negu gorria Aizkorak zorroztu ditugu mintzorik mintzo, Argibide egin kolpez kolpe. Hezigaitz gara leiho bakar horren aurrean, Ernai gara arnas berritutako ereduetan Zauri, egonezin, irizpide eta jakin-min, Dugu gure hezibide. Ikusi eta ikasi urrats bakoitzarekin Ondo heltzen ditugun ideien oinarriak Ezin leike bizi laino ilunen artean Argibide egin boga-bogan. Geu ON bagarela, Atzo bezala gaur, Euskal Herria, Hezkuntzatik eraikiz, Geu on egotean, gaur bezala bihar, geu on, on garela! Share this:TwitterFacebookAtsegin dut:Atsegin dut Kargatzen...